Windows 7ari agurra?

Hilabete bat pasatu da Microsoft-ek Windows 7 sistemari zerbitzua ematetik utzi zionetik eta gutxinaka ikusten ari gara jendea lasaitzen ari dela. Facebook-en abisatu genuen urtarrilak 14an hori gertatuko zela, baina, hala ere, bezero batzuk etorri zitzaizkigun gaiari buruz galdezka.

Hilabetea pasatu da geroztik, eta lehen erran dugun bezala, ez da kezkatu beharrik. Zer erran nahi du “Fin de servicio Windows 7” delakoak? Esan nahi duena da Microsoft enpresak dagoeneko ez duela eguneratze gehiago atera behar sistemarentzat. Zer erran nahi du horrek? Horrek erran nahi du, etorkizunean, hainbat programak, periferikoak (inprimagailuak, etab.) eta bestelako gailuak ezingo direla Windows 7arekin erabili. Gaur egun Windows XP-arekin gertatzen den bezala. Gutxinaka, sistema hori mugatuta geldituko da. Kezkatzeko arazorik badago? Ez. Agian, hemendik 3 – 5 urtetara, bai sistema mugatuta geldituko dela, eta orduan bai gomendagarria izango dela Windows 10 sistemara eguneratzea, baina, gaur egun, Windows 7an arazorik gabe funtzionatu daiteke.

Hala ere, zuen Windows 7a alde batera utzi nahi baduzue, dendatik pasatu ahal zarete gomendio eske, eta guk zuen ordenagailuaren ezaugarriak kontuan hartuta, Windows 10era eguneratzea edo ordenagailu berri bat erostea gomendatuko dizuegu.

Sigue leyendo
Publicado en Sin categoría | Comentarios desactivados en Windows 7ari agurra?